![]() |
![]() |
|||
| KONTSERBAZIOA – BERRIZTATZEA – KOADERNAKETA – PRESTAKUNTZA NORTZUK GARA – AHOLKUAK – GOMENDIATUTAKO BITARTEKOAK |
||||
|
|
|---|---|
Dokumentuaren egoerak eskatzen duenean, obraren balio historikoak eta kodikologikoak mantenduta funtzionaltasuna itzultzeko bideraturiko berriztatze tratamenduak aplikatu behar dira. Berriztatze guztien aurretik obra osatzen duten materialen izaera eta egoera analizatzen lan trinko bat egin behar izaten da, hondaketaren kausak aztertu eta aplikatuko ditugun sendakuntza prozesu ezberdinak ezarri ahal izateko. Kasu bakoitzean behar diren tratamenduen kalitatea, ondo kualifikatutako eta sentiberatasun handiko talde tekniko batek eta gainera ondo ekipatutako laborategi batek ziurtatzen dute: |
|
Informazioa transmititzeko erabili diren paperen eta baliabideen aniztasun handiak ezinbestekoa egiten du dokumentu bakoitzaren izaera eta erakusten duen hondaketaren kausak eta ondorioak sakon aztertzea. Aplikatzen diren tratamenduak hurrengo zer hauek hartzen dituzte barnean, hots, garbiketa, leunketa,lohiduren eta elementu arraroen ezabaketa, ikuzketa, desazidotzea, leheneratzea, finkapena eta laminazioa. |
|
Pergaminoa testuak eta irudiak zabaltzeko asko erabili den material berezia da. Aplikatzen zaizkion kontserbazio eta berriztatze tratamenduak euskarri honentzat beren beregi eginak dira eta hurrengo hauek hartzen dituzte barnean, hots; garbiketa, hidratazioa, leunketa, haustura elkarketa eta gabeziak leheneratzea. |
|
Larruz, pergaminoz, oihalez edo paperez estalitako oholezko edo kartoizko azalak dituzten koadernaketak berreskuratzeko, koadernaketa estilo artistikoak eta teknika tradizionalak berregiten ditugu. Liburu bakoitzaren sasoira egokitutako paper jaspeztatuak fabrikatzen edo enkargatzen ditugu. Kalitatezko eta erraz leheneragarriak diren artxibo materialak barnean sartzen ditugu originalarentzat erasokorrak ez diren teknikez baliatuta. |
|
![]() ![]() |
|
Grabatuak, akuarelak, guatxeak, pastelak, tintaz, lapitzez, ikatz-ziriz edo beste edozein baliabidez egindako marrazkiak berriztatzen ditugu. Tratamenduek hurrengo zer hauek hartzen dituzte barnean, hots, garbiketa, xingola eransgarrien ezabaketa, leunketa, tolesturen eta zimurren ezabaketa; apurketen eta urraduren konponketa, euskarriaren leheneratzea, finkapena, desazidotzea, eskuz eta makinaz egindako laminazioa eta leheneratze kromatikoa. Kontserbazio eta zainketa lanak ere egiten ditugu, hala nola kontserbazio kartoiaren gaineko muntaketa; material inertezko kapsuletan sartzen ditugu; kalitatezko kontserbazio materialekin eta erakustaldiko euskarriekin neurrira egindako euskailuak egiten ditugu.
|
|
|
|
Beste mota batzuetako objektuak berriztatu behar badituzu (zura, ehunak edo artelanak) www.restauradoresvascos.com orria bisitatzea gomendatzen dizugu. |
|
NORTZUK GARA – AHOLKUAK – GOMENDIATUTAKO BITARTEKOAK |
||
| Mala Estrata, 4 - 1. 48012 Bilbo. Tel./Fax 94 442 50 49 | ||
| info@verjura.com | ||