KOADERNAKETA

 

Aspaldiko artisautza honek liburutegi eta artxiboetako argitalpen eta dokumentuen kontserbazioari soluzioa emateko balio duten antzinako prozesuak aplikatzen jarraitzen du gaur ere.

Oihala eskuz josita, estalkiak kartoiztatuta eta azalak larruz eta pergaminoz estalita, koadernatzailearen ohiko lanbidea mantentzen dugu eta koadernaketa iraunkorra, praktikoa eta estetikoa ematen.

 

KOADERNAKETA ARTISTIKOA
 

Ale bakarrak eta koadernaketa berezien tirada oso txikiak egiten ditugu, eraikuntza egitura ezberdinak eta dekorazio teknika tradizionalak eta gaurko egungoak erabilita; urreztatua, gofratua, mosaikoa, etab.

 





 


KONTSERBAZIORAKO KOADERNAKETA

 

Koadernaketa galdu duten liburuentzat edo elkartuta mantendu gura ditugun artxiboko dokumentuentzat kontserbazio-koadernaketak egiten ditugu, originalari ukiturik egin gabe, baina kontsultatu ahal izanda, babesten duten teknikak erabilita.
 

LIBURUTEGIETARAKO KOADERNAKETA
 


Liburutegietan fondo bibliografikoak eta hemerografikoak kontserbatzeko sistemarik onena koadernaketa da. Liburutegietarako koadernaketak argitalpen bakoitzaren berezko balioak errespetatzen ditu eta lotura sendo malgua eta iraunkorra ematen du.

Gure koadernaketen ezaugarriak

  • Lantegira sartzen den liburuki bakoitzaren kontrol dokumentala.
  • Argitalpen originalak eskuz desmuntatzen dira, orririk ebaki barik.
  • Oihala eskuz josten da, ehunezko euskarriekin.
  • Paper neutrozko eta erreserba alkalinodun babesak.
  • Kordelezko errisklatua, biribildua, liburu bizkarra kalitate handiko tarlatana jarrita eta hauspo pieza.
  • Telaz eta larruz jantzitako azalak, erresistentzia handiena emanda.
  • Errotulua jartzea eta bizkarrak termo-inprimaketaren bidez dekoratzea.

 

 




 

SARRERA KONTSERBAZIOA - BERRIZTATZEA PRESTAKUNTZA
        NORTZUK GARA AHOLKUAK GOMENDIATUTAKO BITARTEKOAK
  Mala Estrata, 4 - 1. 48012 Bilbo. Tel./Fax 94 442 50 49
  info@verjura.com