KONTSERBAZIOA

 

“Hobe da aurrea hartzea osatzea baino” dioen esaera zaharra itzel egokitzen zaio liburuen eta paperezko beste hainbat gauzaren kontserbazioari.

Gordeketa, erakustaldi eta garraio kasuetan, edo hondamendiren bat gertatzen denean, aplikatu beharreko kaltearen aitzin-neurriak Ondare Bibliografikoa eta Dokumentala kontserbatzeko zeregin garrantzitsuaren lehenengo kapitulua dira.



BABESA GORDEKETAN
 

Kalitatezko artxibo materialekin neurrira egindako kutxa, karpeta edo kutxatilarekin dokumentuak babestea, kontserbazio politikaren lehenengo ekintza da.

KONTSERBAZIO KUTXAK
Objektuaren neurrira eta kalitatezko artxibo materialekin, hots, kontserbazio kartoiarekin eta lihozko oihalarekin edo beste material batzuekin, egindako kutxak. Erretilu bikoitzeko edo maskorreko kutxak egiten ditugu eta, halaber, larruzko ahodun kutxatilak eta seiluentzako lekudun kutxak ere.

KAPSULETAN SARTZEA
Orri bateko dokumentuak, obra grafikoak, planoak, mapak, grabatuak, etab. kontserbatzeko aukerarik onena, kontserbaziorako material plastikoa erabilita eta bere perimetrotik termozigilatutako enbalaketa eginda kapsuletan sartzea da.



BABESA ERAKUSTALDIAN
 


Arriskurik handienetarikoa liburu edo dokumentu bat erakusteko unean egon ohi da, garraioaren, manipulazioaren, ezarketaren eta egitea eskatzen dituen gainerako ekintzen ondorioz.

Egoera horietan gertatzen diren kalte asko obren prestaketak, objektuaren ezaugarrientzat egokiak diren euskarrien fabrikazioak eta erakustaldi baldintzen kontrolak prebeni dezakete.



AITZIN NEURRIAK ETA ESKU HARTZEA HONDAMENDIETAN
 


Hondamendi bat, sute bat, uholde bat, gerta daitezkeen gauzak dira eta hobe da ondo prestatuta harrapatzea, gure bildumei ahal denik eta kalte gutxien egiteko eta euren berreskurapena era antolatuan burutzeko.

AITZIN NEURRIA
Hondamendirako prestatuta egon gaitezke arriskuaren ebaluazioa egin, aitzin-neurri plan bat idatzi eta ezarri ondoren, eta, halaber, hondamendiaren aurrean esku hartze plana eginda izanez gero. Guk laguntza eman diezaiokegu zure erakundeari aitzin-neurri plana eta hondamendien aurrean esku hartzekoa egin eta ezartzeko orduan.

ERRESKATEA
Hondamendia gertatu denean, kaltetutako dokumentazioa salbatu eta berreskuratuko dela bermatzeko ezinbestekoa da erreskate talde trebatu batek esku hartzea. Gure espezialistek egin dute uholdeak kaltetutako liburutegi, artxibo, antikuario eta partikularren bibliografia eta dokumentu funtsen erreskatea.

PERITAZIOA
Hondamendi batek kaltetutako obra guztiak sikatu edo egonkortu ondoren, berriztatze lanaren balioa ezartzeko behar diren peritazioak egin ditzakegu.

 

SARRERA BERRIZTATZEA KOADERNAKETA PRESTAKUNTZA
        NORTZUK GARA AHOLKUAK GOMENDIATUTAKO BITARTEKOAK
  Mala Estrata, 4 - 1. 48012 Bilbo. Tel./Fax 94 442 50 49
  info@verjura.com